– Harrapatzeko kasu zailak egon egongo dira, nik uste.
– Bai. Bakoitzak bere bizitza du eta ez du konpromisorik nahi.
– Kosta egiten da “gaizki ikusia” dagoelako, eta hori aitortzea ahuleziaren seinale bat bezala ikusten delako.
– Lotsagarria da onartzea ez duzula lagunik.
– Bai, zaila da bakarrik sentitzen zarenela onartzea. Hainbat egoera pertsonalek eragin dezakete, batez ere osasunari, familiari eta izaerari lotutakoak normalean.
– Bai, ez dira pertsona hauen egoera pertsonalak ikusten, haiekin laguntasuna ez baduzu, noski.